XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aldamioaren oholak hamar pusketan egin ziren eta Praixku eta Prantxisku gizajoen gorputzak orobat.

Horra, hiru Prantxiskoren komeria trajerian bukatu!.

Horrelako danbada entzutean, sendagile, erizain (2) gaisozain enfermero/a eta monjak heldu ziren eginahalean zorigaitza gertatutako lekura eta han topatu zuten Patxi bere adiskideen kondarrei sor-gor begira.

Izuak eraginda, monjak eta emakumezko erizainek, ikaragarrizko garrasi eta lantuak egin zituzten.

Alabaina, noizpait, bareturik, isildu ziren eta, orduan, sendagiletako batek galdegin zion Patxiri: - Baina, Patxi, zer gertatu duk? Patxik, begiak apal, eskuak bil, otoi gisan, honela erantzun zion zin-zinez: - Zorionekoak berak, Jaungoikoa ikusi baitute!.

Praixkuk eta Prantxiskuk Jaungoikoa ikusi nahi baldin bazuten, zinez ikusi zuten. Nork uka?.